Sopelana

Sopelana

Euskadi.net-era sartu

Kultura eta Aisialdia

Bilaketa
 
  • Aurkezpena
  • Sopelanako Jaiak
  • Ekintzak
  • Agenda
  • Kultur etxea
  • Erakusketa aretoa
  • KZ Gunea
  • Liburutegia
  • Euskera
  • Lehiaketak
  • Zentru eta elkarteak
  • Dokumentu erlazionatuak
  • Esteka interesgarriak
Kultura

Kurtzio Kultur Etxea

Kurtzio Kultur Etxeak diseinu abangoardista du (airetik ikusita, uso baten eitea du). Eraikinak 1.600 metro koadro ditu guztira, bi solairutan banatuta eta V eran antolatuta. Irisgarria da eta bat egiten du inguruarekin.

Zaldu eremuan kokatuta dago, balearen parketik hurbil. Inguru horretan dagoen asentamendu aurrehistorikoak ematen dio izena.

Eraikina balioanitza denez, zerbitzu aukera handia eskain daiteke bere geletan. Besteak beste, ondoko hauek azpimarratu behar dira:

  1. Gazte Informazio Bulegoa (GIB ).
  2. Gaztelekua. 13 urtetik gorako gazteentzat. Astelehenetik Ostegunera (17.00-20.00) Ostiral eta Larunbatak (17.00-21.00) Telefonoa: 94.656.94.83. E-posta gaztelekua@sopelana.com
  3. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak Kurtzio Kultur Etxean daude, eta jendaurreko ordutegia 09:00etatik 13:30etara artekoa da.
  4. Ludoteka. Programa hau Sopelanan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da soilik. Taldeak txandatan sailkatuko dira. Astelehenetik Ostiralera (17.00-20.00) Larunbatak (11.00-14.00/17.00-20.00) Telefonoa .94.656.94.82. E-posta: ludoteka@sopelana.com
  5. Txikigune. Senide edo lagun batek lagunduta aurkitzen diren 0 eta 3 urtetako umeentzako jolas tokia. Astelehenetik Ostiralera (17.00-20.00) Larunbatak (09.00-14.00/17.00-20.00) Telefonoa .94.656.94.82. E-posta: ludoteka@sopelana.com
  6. Arte jardueren aretoa (margoketa, eskulanak...). Bertan, arte plastikoen tailerrak egingo dira, bai umeentzat, bai helduentzat
  7. Udalerriko elkarteek partekatzeko aretoak. Aurten inauguratuko da zerbitzu hau.
  8. Erabilera anitzeko aretoak. Erabilera anitzeko bi areto dira, eta bertan, formatu txikiko jarduerak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egin ahal izango dira.
  9. Erakustaretoa. Eraikinak zenbait gune ditu margo lanak, eskultura, argazkiak eta abar erakusteko. Lanok erakutsi ahal izateko, aurretiaz eskatu beharko da idatziz, eta ondoren Sailak onartu.
  10. Entzun aretoa. Areto honek 180 pertsonentzako lekua du. Horrez gain, ezinduentzako guneak ere baditu, bai eta mugikortasun urria dutenentzako laguntza aulkiak ere.
LocalizacionHelbidea: Mendieta 11
48600 PK, Sopelana, Bizkaia.

 

 

 

 

Agenda
 maiatza 2012
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031