Aurkezpena
Aisialdi, hezkuntza eta kultura arloak hainbat zerbitzu eta jarduera egiten ditu ahalik eta kultur eta hezkuntzaeskaintzarik zabalena emateko. Eta arreta berezia jartzen du hezkuntzarekin eta euskararekin zerikusia duten gai guztietan, betiere gure ohiturek behar duten babesa alde batera utzi gabe.
Udalerriko herritarrentzat hezkuntzaeskaintza interesgarria sortzeko, elkarte eta zentro ugari daude herrian, eta horietan hainbat diziplinari buruzko informazioa jaso daiteke.
Kulturaprogramazioa udalerriko zenbait gunetan garatzen da, baina aipagarriena Kurtzio Kultur Etxea da. Bertan, herritarrentzako jarduera soziokultural bariatuak eta ugariak antolatzen dira urte osoan zehar. Besteak beste: jaiak, musikalehiaketak, aldizkariak, erakusketak eta interesgarri izan daitekeen ekintza asko eta asko.
|